Izaro Nieto aktore ordiziarraren lehen film luzea, Zinemaldian
Gaur estreinatuko dute ordiziarra protagonista duen ‘Azken agurra’ filma. Koldo Almandozek zuzendu du, eta Nietorekin batera, Iñigo Azpitarte da aktore nagusia.
Izaro Nieto, pelikularen grabaketan. Hitza Izaro Nieto aktore ordiziarrak Azken agurra filmean parte hartu du, eta gaur estreinatuko dute, Donostiako Zinemaldian. Ordiziarrak egin duen aurreneko film luzea da, Koldo Almandozek zuzendutakoa, eta Sail Ofizialean eskainiko dute, lehiaketatik kanpo. «Ilusio handiarekin» dago Nieto, eta «aukera izugarria» izango duela aitortu du. Nietorekin batera, Iñigo Azpitarte da aktore nagusia.
Pelikulan Tomasen bizitza kontatzen dela aurreratu du: «Hileta zibilen enpresa bat darama eta heriotza presente badago ere, bizitzari erreparatzea dakar honek». Berak Sara antzezten du, enpresa horretara antropologiako praktikak egitera doan neska gaztea. Esperientzia «oparia» izan dela gaineratu du: «Pertsona izugarriak ezagutu ditut, eta Koldorekin ikasitako guztia ondoren ere oso lagungarria izan zait».
Ikusleek «gozatzea» espero du, bai eta heriotza zein bizitzaren inguruan «hausnartzea» ere. «Kontatzen dena pertsona arruntek bizi dutenarekin bat dator, eta errealitatearekin zerikusiak aurkituko dituzte», dio ordiziarrak.













