‘Lezo, dantzaren sehaska’ emanaldia ostegunean, Seguran
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen barruan, Lezo, dantzaren sehaska ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute ostegunean Seguran. Lezon dantzak duen garrantzia, eta dantzan Lezok duen garrantzia erakusten du lan honek. 18:30ean emango diote hasiera emankizunari kultur etxean.













