Noemi Insaustiren 'Uraren isla' publikoaren sariaren irabazle
Suitzako Bachalpsee lakuan ateratako argazkiak jaso ditu irakurleen boto gehien. Argazki lehiaketako bi sari nagusien epaia astelehenean jakinaraziko du GOIERRIKO HITZAk.
Noemi Insausti beasaindarraren 'Uraren isla' argazkia. Noemi Insausti Noemi Insausti beasaindarrak Uraren isla izenpean GOIERRIKO HITZAren Udako 21. Argazki Lehiaketara aurkeztutako irudiak jaso dituzte publikoaren boto gehien –bozka guztien %15–. Suitzako Bachalpsee lakuan ateratako irudian Schreckhorn mendiaren isla ikusten da. Boto gehien jaso dituen bigarren argazkia Mikel Garmendia gabiriarraren Tarapoto lakua, Kolonbiako Amazonia izan da –botoen %11– eta hirugarrena Eva Aztiria legazpiarraren Ilunabar berezia –botoen %8–.
Atal honetan klik eginez ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako argazkiek publikoarengandik jasotako babesa zein izan den.
Bi sari nagusien epaia
GOIERRIKO HITZAk izendatutako epaimahai batek ebatziko du zein bi argazkik jasoko dituzten sari nagusiak. Astelehenean jakinarazi du HITZAk epaia.













