Adinekoen egun arrakastatsua Idiazabalen
Adineko pertsonen eguna, pasa den igandean Idiazabalen. Idiazabalgo Udala Eguraldia lagun eta giro ederrarekin ospatu zuten joan den igandean adinekoen eguna Idiazabalen. 172 lagun elkartu ziren prestatu zuten egitarauan parte hartzera. Meza izan zuten aurrena eta amaitutakoan taldeko argazkia atera zuten eliza aurrean. Herriko dantzariek dantza saioa eskaini zuten adinekoen omenaldi gisa eta ondoren, Zelaa kiroldegira joan ziren guztiak elkarrekin bazkaltzera. Dantzaldiarekin borobildu zuten eguna bazkalostean.
Nazio Batuen erakundeak 1990an izendatu zuen urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Egun bezala. Horren haritik, urtero ospatzen dute Idiazabalen adinekoen eguna, irailaren amaieran.























