Ataungo 22. Argazki Rallya jokatuko da igandean
Udaletxera joan beharko dute argazkizaleek 09:00etarako, eta han jakinaraziko diete gaia.
Ataungo 21. Argazki rallyaren sarituak. Hitza Ataungo 22. Argazki Rallya igandean jokatuko da. Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara izango da Ataungo udaletxean. Orduan jakinaraziko dizkiete gaiak partaideei, eta eguerdirako entregatu beharko dituzte. Herriz Herri Argazki Rally Txapelketarako puntuagarria izango da, aurtengo 10. lehiaketa izango da. Guztira 15 egingo dira.
Ataungo Rallya udalaren kultur jardueren egutegiaren barruan dagoenez berezitasunak ditu. Sariei eta herri-sailkapenari begira, epaimahai sistema propioa mantentzen da. Baina, era berean, Herriz Herri sailkapenerako, argazkiak lehiaketara bidaliko dira gainerako rallyen sistema berarekin bozka dezaten.












