Eskaintza kalera Udazkeneko Stock Azokan
Ostiralean goizez eta arratsaldez izango da, eta larunbatean goizez bakarrik.
Udazkeneko stock azokako artxiboko irudia.Ariane Vierbücher Udazkeneko Stock Azoka iritsiko da Beasainera ostiralean eta larunbatean, Bareak merkatari elkarteak antolatuta. Bareakeko elkartekideetako batzuek haien eskaintza kalera aterako dute, denda kanpora.
Ostiralean goizez eta arratsaldez izango da, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatean goizez bakarrik, 09:30etik 13:00etara.
Ekimenaren helburu nagusia, Bareakek azaldu duenez, “komertzioak kaleetara irtetea da, beraien eskaintzak ikustarazi eta errutinara buelta erraztea”.
Herritarrak herrian bertan kontsumitzera deitu dituzte. “Eskaintza paregabeak baitituzu”. Irailean, kanpaina bat dauka martxan Bareakek: Bareak Beasain txartelarekin ordaintzen dutenek beherapen zuzenak lortzeko aukera izango dute; 3.000 euro 5 eta 25 euro arteko sarietan banatuko dituzte txartelarekin ordaintzen dutenen artean.












