Goierriko EAJk Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du
Ordiziatik abiatuko da, eta Legazpin egingo du azken geldialdia Gasteiz aldera jo aurretik.
Beasaingo EAJko hainbat kide 2025eko Alderdi Egunean. Beasaingo EAJ EAJk Alderdi Egunaren 50. aldia ospatuko du igande honetan Forondan (Araba). Goierriko EAJk autobusa antolatu du bertara joateko.
Autobusa Ordiziako Eroskiko geltoki berritik abiatuko da, 08:30ean. 08:40ean Beasaingo geltokian geldituko da, 09:00etan Zumarragako elizan eta 09:10ean Legazpiko Saturnino Telleria kaleko errotondan. Lazkaon ere geldituko da, jendea badago.
Bazkaria
Goierriko EAJk, urteroko moduan, txosna muntatuko du Alderdi Egunean. Txosnan 120 lagunentzako bazkaria egingo dute. Basatxerri xerratua, tomate eta hegaluze entsalada, Lumagorri oilaskoa, saiheskia eta gazta tarta bazkalduko dute. Menuak 30 euro balio du.












