Lander Beloki zaldibiarra izango da Mondragon Unibertsitateko errektorea 2027tik aurrera
Enpresagintza Fakultateko dekanoa da. Vicente Atxa gaur egungo errektoreak erretiroa hartuko du.
Lander Beloki zaldibiarra, Mondragon Unibertsitateko errektore berria.MU Mondragon Unibertsitateak errektore berria izango du 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera: Lander Beloki Mendizabal (Zaldibia, Gipuzkoa, 1971). Belokik ondo ezagutzen du unibertsitatea, 1999tik ari baita bertan lanean: aurrena ekonomia irakasle eta ikertzaile izan zen; 2005az geroztik, fakultateko dekanoa. Mondragon Unibertsitateko zuzendaritza taldeko kidea ere bada.
Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak gaur hartu du erabakia. Vicente Atxak, gaur egungo errektoreak, erretiroa hartuko du. Hamabi urte egin ditu karguan, hiru agintaldi. Xabier Egibar Mondragon Unibertsitateko presidenteak, kontseiluaren izenean, nabarmendu du Atxak lagundu egin duela Mondragon Unibertsitateak gizartean duen eragina sendotzen eta unibertsitatearen hazkundean eta nazioartekotzean.
Albiste osoa Berria.eus webgunean.











