Rafa Jariti urrezko intsignia emango dio Beasain KE-k
Cultural Durangoren aurka jokatuko du Beasainek larunbatean. Hasi aurretik egingo diote aitortza.
Beasain KE-ren gorengo taldea. Ezkerretik lehena, behean, Rafa Jarit delegatua.Beasain KE Beasain Kirol Elkarteak urrezko intsignia emango dio larunbatean Rafa Jarit delegatuari, Loinatz futbol zelaian. Cultural Durangoren aurka jokatuko du Beasainek, eta horren aurretik egingo diote aitortza, urte luzetan klubaren alde egindako lanagatik.
Hau zabaldu du klubak deialdia egiteko: “Hamarkada Beasain KE-ren alde lanean, hamarkadak klubarekin batera, hamarkadak futbolaren zerbitzura. Klubak urrezko intsignia emango dio Rafari, hamarkada hauetan egindako lana, dedikazioa eta Beasain KE-rekiko konpromisoa eskertzeko”.











