Tomate dastaketan parte hartzeko deia, zeraindarrei
Martxoan hazien trukea egin ondotik, gaur herriko baserri eta etxeetako tomateak dastatzeko aukera izango da Zerainen, ZerainLabek antolatutako topaketan. Barietate, tamaina eta bizitasun ezberdineko tomateak probatzeko aukera izango da aurten ere, Liztormendi elkartean, 19:00etatik aurrera.
Uzta jaso ahala, Zeraingo zenbait etxetan haziak gordetzeko ohitura dago. Haziak behar bezala jaso eta gordetzeak bere garrantzia du, hurrengo urtean ere berriz erein eta uzta jaso ahal izateko. Zerainen, baratzeak emandako produktuak partekatzeaz gain, jakintzaren elkartrukea ere egiten dute topaketa hauetan.












