Ziklo-kroseko teknifikazioa saioa Gabirian
Ekintza horren helburua ziklo-krosean ibiltzen ikasteaz gain, herrian kirola sustatzea da. 12-18 urte bitartekoentzat da.
Ziklo-kroseko teknifikazio saio bat, 2023an, Ormaiztegin. Angel Elortza Gipuzkoako Txirrindulari Federazioak ziklo-kross ikastaroa antolatu du Gabirian, 12-18 urte bitartekoentzat, larunbatean, 10:00etan. Nahiz eta kanpotik etorriko diren gazteak, herriko ume zein gazteak gonbidatuta daude ikastarora. Ez da derrigorrezkoa ziklo-kroseko bizikleta eramatea, mendikoak ere balio du. Izan ere, ekintza horren helburua ziklo-krosean ibiltzen ikasteaz gain, kirola herrian sustatzea da.













