14. Basherri eguna ospatu dute Lazkaon
Jende ugari gerturatu da Lazkaoko eskulangileen eta abere postuen azokara. Trikitilariek eta bertsolariek alaitu dute goiza.
Lazkaoko Basherri eguna.Manex Usarralde XIV. Basherri eguna ospatu dute Lazkaon. Jende ugari gerturatu da Lazkaoko eskulangileen eta abere postuen azokara. Trikitilariek eta bertsolariek alaitu dute goiza.
11:00etan eman diote hasiera herriko eskulangileen eta abere postuen azokarekin. Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariak giroa alaitzen aritu dira goiz osoan zehar, eta bitartean, Lazkaoko ikastolako ikasleek ikasbidairako pintxoak saldu dituzte. Trikitilarien ostean Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi bertsotan aritu dira. Ondoren, 13:00etan bi saskiren eta Lazkaoko baserrietan erosketak egiteko bonoen zozketa egin dute. Eguzkia aldeko eta giro bikaina nagusi, jende ugari bildu da herriko plazan.
Argazkiak: Manex Usarralde













