Jende ugari bildu da Gaintzako kirol probetan
Patinetan Aitor Vacas eta Elaia Agirreizan dira lehen mutil eta neska. Txirrindu proban Anartz Amundarain izan da azkarren, eta nesketan Garazi Garmendia gailendu da.
Anartz Amundarain eta Garazi Garmendia txirrindu igoerako irabazleak.Manex Usarralde Gaintzako San Migeletan eguraldia lagun izan dute goizeko kirol erronketarako. Lehenik, 11:30etan IV. Patin igoerako proba egin dute, eta jarraian, 12:00etan, 41. Txirrindu igoera klasikoa. Patinen igoeran lehen mutila eta neska Aitor Vacas eta Elaia Agirre izan dira. Txirrinduko proban 53 partaide izan dira. Anartz Amundarain azkarrena izan da, eta Garazi Garmendia nesketan gailendu da.
Arratsaldean, festak ez du etenik izan. 17:00etatik aurrera zirkuko tailerrean parte hartzeko aukera izan dute. Ondoren, 19:00etan, urteroko tradizioari helduz, mondeju dastaketa herrikoia egingo dute, arku tiroko erakustaldia ikusten duten bitartean. Egun osoan zehar Enaitz Alberdi eta Julen Rueda Erkizi trikitilariak dabiltza musika jotzen.
Argazkiak: Manex Usarralde













