Donostiako Orfeoi Ibiltariak Zumarragan abestuko du ostiralean
Donostiako Orfeoi Ibiltariak Zumarragako abestuko du ostiralean. Kontzertua 19:00etan izango da, Euskadi plazan. Donostiako Orfeoi Ibiltaria Laboral Kutxaren eskutik antolatzen den ekimen berezia da. Egitasmo honen bidez, Donostiako Orfeoiak bere musika eta kalitate koral handia ohiko auditorioetatik atera eta herrietako kale nahiz plazetara hurbiltzen du.













