Bihar aurkeztuko dute Beasaingo haur eta nerabeen diagnosia
Nerabeen aisialdiaz, kirol edo kultur ohiturez, euskararen erabileraz, edota eguneroko beharren inguruko informazioa bildu dute, horretan oinarritutako jarduerak programatzeko helburuarekin. Aurkezpen saioa irekia da herritar ororentzat.
Parketarrak egitasmoko irudia.Hitza 6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeen egoera zein den ezagutzeko egin du udalak Elhuyar-ekin elkarlanean diagnostikoa. 2021. urtean egin zuen azkeneko diagnostikoa, eta diagnostiko horretatik ateratako ondorioetatik ekintza plana egin zuen. 2025ean amaitu ziren plan horretan zehaztutako ekintzak. Baina beste ekintza plan bat diseinatu aurretik, beste diagnosi bat egin du udalak: «Ikusirik pandemia bat izan dugula medio, beste ekintza plan bat gauzatu baino lehen beharrezkoa zen gaur egungo egoeraren analisi sakona egitea». Hori dela-eta, 2026ko otsailean jarri zuten martxan haur eta nerabeen diagnosi berria, eta gaur ondorioak azalduko dituzte aurkezpen ekitaldian.