Hurrengo astean ekingo dio Goienizek denboraldiari, ordutegi aldaketarekin
'In die Sonne schauen' Alemaniako filma proiektatuko dute Usurbe antzokian, ohi bezala jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Gau Laburrerako epea zabalik dago.
'In die Sonne schauen' filmeko irudi bat.Hitza Denboraldi berriari hurrengo astean ekingo dio Goieniz zineklubak, urriaren 6an, asteartea. Berritasun bat izango du ekinaldi berriak, ordutegi aldaketarekin: 19:30ean izango dira saioak, 20:15ean izan beharrean.
In die Sonne schauen (gaztelaniaz El sonido de la caída) Alemaniako filma eskainiko dute Usurbe antzokian, ohi bezala jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Sarrerak usurbe.eus webgunean edo leihatilan eskura daitezke.
25. Gau Laburra lehiaketako oinarriak ere zabaldu ditu Goienizek. Abenduaren 29an izango dira emanaldiak. Parte hartu nahi dutenek urriaren 4ra bitartean bidali behar dituzte film laburrak, gehienez 30 minutukoak, goieniz@gmail.com helbidera, edo clickforfestivals.com webgunearen bidez.
Ikusleen saria 300 euro eta oparia da, eta Goieniz saria 300 euro. Gaia librea da, baina 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 28ra bitartean egindako filmak aurkeztu ahal izango dira soilik.
Fikziozko, animaziozko, dokumental erako edo esperimental erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklipak edo lan publizitarioak ez dira onartuko. Soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, baina euskaraz edo gaztelaniaz ez badira, ezinbestekoa izango da azpitituluak izatea aipatutako bi hizkuntza horietako batean.













