Mutiloako eta Zeraingo udalen proposamenak, ikasturte berrirako
Ikastaroak urriak hasiko dituzte eta oraindik, izen ematea irekita dago.
Mutiloako eta Zeraingo udalek ikasturte berrirako hainbat ikastaro antolatu dituzte elkarrekin, bi herrietako bizilagunei zuzenduta. Ikastaroei urrian emango diete hasiera eta oraindik izena emateko epea irekita dago. Izena saioetara bertara gerturatuta edo bi herrietako udaletxeren batean eman daiteke: 943 80 04 50 (Mutiloa) eta 943 80 17 24 (Zerain).
Antolatutako ikastaroen artean, yoga saioak Zeraingo kultur etxean izango dira, asteartetan 16:30etik 18:00etara. Trikiti ikastaroa ere Zerainen eskainiko dute, asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara, liburutegian.
Euskal dantzak ikasteko hiru talde sortu dituzte: haurrena, helduena eta gaztetxoena. Saio guztiak Zerainen eskainiko dira, adinaren arabera egun eta ordutegi ezberdinetan antolatuta. Haurren saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 18:00etara kultur etxeko diaporama gelan. Helduenak, asteazkenetan 18:30etik 20:00etara pilotalekuan; eta gaztetxoenak, ostiraletan 17:00etatik 18:00etara kultur etxeko diaporama gelan.
Gimnasia eta eskulanak
Mutiloan eskainiko dituzten bi saioen artean gimnasiakoa eta eskulanena daude. Gimnasia saioak astearte eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 20:00etara udaletxeko ganbaran. Eskulanenak, aldiz, ostegunetan 16:00etatik aurrera leku berean.













