Urretxuko jaietako balorazio bilera datorren asteartean izango da
Karrozen krisiari buruzko saioan, Santa Anastasia jaien ondoren balorazio bilera egiteko konpromisoa hartu zuen udaleko Sustapen Soziokulturalerako sailak. Bilera datorren asteartean izango da (urriak 6), 18:00etan, Urretxuko kultur etxean. Udalak Igaroko lantaldearen laguntza izango du. Izan ere, lehen saio bat izango da, eta, ondotik, saioak emandakoaren harietatik tiraka beste lanketa eta saio batzuk egingo dira. Izena ematea garrantzitsua da espazioak eta dinamikak zehazteko. Horretarako, 605 77 28 42 zenbakira Whatsapp mezua bidali daiteke edo kultura@urretxu.eus helbidera idatzi.













