Parketarrak egitasmoa berriro hasiko da, ostegunean
Urriaren 1, 8, 15 eta 22an izango dira saioak, Iturralde parkean, 16:45etik aurrera. Euria egiten badu, Loinazko San Martin plaza azpian izango dira.
Parketarrak egitasmoko saio bat.Hitza Euskararen erabilera kalean, parkeetan eta aisialdian sustatzeko helburuarekin, Beasaingo Udalak eta Hezten aisialdi euskaltzale elkarteak Parketarrak egitasmoaren saio berriak antolatu dituzte udazkenerako. Urriko lau ostegunetan izango dira, ostegun honetan hasita.
Urriaren 1, 8, 15 eta 22an izango dira saioak, Iturralde parkean, 16:45etik aurrera. Euria egiten badu, Loinazko San Martin plaza azpian izango dira.
Hezten elkarteko dinamizatzaileen gidaritzapean egingo dira saioak. 16:45etik 17:45era 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutakoak izango dira, eta 17:45etik 18:45erakoak 6 eta 9 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutakoak.
Egitasmoaren helburu nagusia, udalaren hitzetan, “haurrei zein familiei euskaraz jolasteko gune atsegin eta hurbila eskaintzea da, hizkuntza ohiturak modu natural eta gozagarrian sustatuz”.













