Datorren astelehenetik aurrera Mugi txartela Urretxuko udaletxean tramitatu ahal izango da
Hala nahi duten herritarrek Mugi txartelak udaletxean bertan eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte, astelehenetik aurrera. Horrela, Urretxu Ataun, Albiztur eta Beizamako udalei batu zaie, baita lurraldeko hogei bat bulego eta turismo baliabideri ere.













