Bi ordiziar omenduko dituzte gaurko Gipuzkoako Atletismo Galan, Ordizian
Haitz Lasa eta Hodei Caballero omenduko dituzte gaur 19:00etan, beste bederatzi korrikalariekin batera. Azken urtean errekorrak ondu dituzten atletak izan dira.
Gipuzkoako Atletismo Federazioak Gipuzkoako Atletismo Gala egingo du gaur, 19:00etan, Herri Antzokian. Ohi moduan, azken urtean errekorrak lortu dituzten atletei aitortza egingo diete, baina ez da gala soila izango. Izan ere, Txindoki Atletismo taldearen 50. urteurrena dela baliatuta, taldearen ibilbideari errepaso berezia egiteko ere aprobetxatuko dute jardunaldia.
Ekitaldia irekia izango da eta edonor bertaratu daiteke. Ordiziako Udalak eta Txindoki Atletismo taldeak bertaratzeko gonbidapena egin die herritar guztiei.
Hauek dira gaurko ekitaldian aitortuko dituzten korrikalariak:
- Haitz Lasa Ripa. Txindoki AT.
- Andoni Calbano Osinaga. Real Sociedad.
- Hodei Caballero Parra. Real Sociedad.
- Seckou Sissoko. Bidasoa AT.
- Hugo Vazquez Lopez. Bidasoa AT.
- Jon Andiano Zabala. Bidasoa AT.
- Alai Cabello Viña. Bidasoa AT.
- Iker Piñeira Navarro. Bidasoa AT.
- Irune Fernandez Ramos. Xanju Kirol Kluba.
- Olatz Elizasu Guillen. Bidasoa AT.
- Maria Vicente Garcia. Nike.













