Larunbatean jokatuko da Bealaken erreleboetako lasterketa, 700 bat haurrekin
09:00etan alebin mutilen txanda izango da, 10:15ean alebin neskena, 11:30ean benjamin neskena eta 12:30ean benjamin mutilena.
Beasaingo errelebo lasterketa, 2024an.Tere Madinabeitia Bealak Beasaingo Lasterkariak talde herrikoiak antolatuta, larunbatean jokatuko da haurren arteko Beasaingo XV. Erreleboetako Lasterketa. 09:00etan hasiko dira lehenengo partaideak korrika egiten.
Ohi bezala, Igartza Monumentu Multzoaren ondoan izango da. Goierriko ehunka haurrek parte hartuko dute, lauko taldetan banatuta. 700 bat umeren parte hartzea aurreikusi du antolakuntzak.
09:00etan alebin mutilen txanda izango da, 10:15ean alebin neskena, 11:30ean benjamin neskena eta 12:30ean benjamin mutilena.













