Azurmendi eta Arakama txapeldun Zegamako mus txapelketan
Arizkorreta-Larrarte bikoteari nagusitu zaizkie. Zortzi bikotek hartu dute parte elkarte arteko txapelketaren finalean.
Azurmendi-Arakama bikotea irabazi du txapela, finalean Arizkorreta-Larrarte bikoteari gailenduta.Hitza Azurmendi-Arakama bikoteak jantzi du Zegamako elkarte arteko mus txapelketaren txapela, finalean Arizkorreta-Larrarte bikoteari irabazita.
Txapelketa hau urtero elkarte ezberdin batek antolatzen du, eta aurten Amezti Elkarteari egokitu zaio antolakuntza. 2025ean herriko elkarte ezberdinetako Mus Txapelketetako txapeldun eta azpi-txapeldunen arteko lehia izan zen urriaren 2an jokatutakoa. Zortzi bikotek hartu zuten parte.
Giro ederrean jokatu zen Mus Txapelketa eta tartean afari bat ere partekatu zuten mus jokalariek Ameztiko Gida Batzordeko kideek prestatuta.













