Iker Etxaniz eta Jon Urisabel muslari urretxuarrek Espainiako Masterra jokatuko dute
Atzo (igandea) arratsaldean Gipuzkoako Premasterra jokatu zen Urretxuko Eire tabernan. 2026 urten zehar Gipuzkoko txapelketetan hobekien ibili diren bikoteek parte hartu zuten. Iker Etxaniz eta Jon Urisabel urretxuarrak nagusitu ziren. Finala Txemai eta Yolanda aretxabaletarren aurka jokatu zuten. Hirugarren postuan Garmendia eta Rojo donostiarrak sailkatu ziren eta laugarrenean Joseba Mendizabal eta Inaxio Ugarte urretxuarrak. Atzoko irabazleek azaroan Oviedon (Espainia) jokatuko den Espainiako Masterrean parte hartuko dute. Oviendo 320 bikote lehiatuko dira.

Bigarrenak.

Hirugarrenak.













