De Prado eta Iparragirre nagusitu dira Tartaloetxeko mus txapelketan
Urriraen 3an, larunbatez, jokatu zen Tartaloetxe elkarteko mus txapelketaren 32. edizioa.
Mus asteburu betea izan da pasatako hau Zegaman. Urriaren 2an jokatu zuten Zegamako elkarte arteko mus txapelketaren finala Amezti elkartean eta larunbatean, urriak 3, Tartaloetxe elkarteko 32. mus txapelketaren txanda izan zen.
Manex de Prado eta Odei Iparragirrek osatutako bikotea izan da aurtengo garailea; eta bigarren postuan sailatu dira Asier Elizegi eta Iker Altzelai. Lehenedabiziko zortzi postuetan sailkatutako bikote guztiek jaso zitutzten askotariko opariak, ohi bezala. Antolatzaileek txapelketan parte hartu zuten lagunei eta antolakuntzan aritu zirenei, eskerrak luzatu dizkiete lerro haue bitartez.













