Aitzulora mendi irteera hezitzailea antolatu du Aizkorrik
9 kilometroko ibilbidea izango da Oñatiko Araotz eta Urrexola auzoetan. Azalpenak emango dituzte irteeran. Urriaren 18an da.
Aitzuloko kobazuloa.Hitza Oñati bailarara, Aitzuloko kobazulora eta Orkatzategiko gailurrera, mendi irteera hezitzailea antolatu du Aizkorri Mendizale Elkarteak. Urriaren 18an egingo dute, 08:00etan Gipuzkoa plazan geldituta. 9 kilometroko ibilbidea izango da Oñatiko Araotz eta Urrexola auzoetan. Azalpenak emango dituzte irteeran.
Parte hartu nahi dutenek urriaren 15ean 19:00etatik 20:00etara eman dezakete izena Aizkorriren elkartean. Whatsapp bidez 616 310 535 zenbakian edo mendia@aizkorrime.eus helbide elektronikoan ere eman daiteke izena.













