Bihar, ostiralean eta datorren asteartean itxi egingo dute GI-4151 errepidea, Ataunen
Aitzarte eta Arratetara daraman errepidea guztiz moztuko dute, 9:00-13:30 bitartean eta 14:30-18:30 bitartean.
Bideen konpontze lanak egiten Ataunen. Aimar Maiz Zoruaren birgaitze jasangarriko obrak direla eta, hurrengo egunetan GI-4151 errepidean, Ataunen, Aitzarte eta Arratetara daraman errepidean, trafikoan eragina izango duten lanak egitea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Datozen egunetan errepideko zati batzuetan galtzadaren zabalera osoan zorua berritzeko lanak egin behar dituzte, eta beraz, lan horiek egiteko, beharrezkoa da trafikoa guztiz moztea.
Bizilagunen eta obraren arteko bizikidetza ahalbidetzeko, errepidea ordu tarte batzuetan moztea proposatzen du Aldundiak, modu horretan bizilagunak goizeko lehen orduetan, eguerdian eta arratsaldean sartu-atera ahal izateko. Errepidea guztiz moztuko diren egun eta ordu tarteak ondorengoak dira: Urriaren 8an, 9an eta 13an, 9:00-13:30 bitartean eta 14:30- 18:30 bitartean.













