Ataungo lau pilotarietatik hiru lau eta erdiko txapelketan izango dira
Beñat Senarrek Dario Gomez buruz-buruko txapelduna izango du aurkari lehen partidan, maila nagusian. Iraitz eta Beñat Zubizarretak bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa jokatuko dute.
Beñat Senar San Gregorioko frontoian.Izaro Villarreal Esku-pilotako lau eta erdiko txapelketa hasiko da ostiralean, Durangon. Serie B-ko txapelketa ere ostiralean hasiko da, baina Atarrabian. Ataungo Beñat Senar, Iraitz Zubizarreta eta Beñat Zubizarreta maila batean edo bestean, baina norgehiagokan izango dira.
Beñat Senarrek lehen aldiz jokatuko du maila nagusiko txapelketa, izan ere aurreko urteko Serie B-ko txapelketa irabazi zuelako. Senar Dario Gomez ezkaraiarraren aurka neurtuko da lehen partidan Lekunberrin, igandean, 17:15ean. ETB1 kanalean zuzenean emango dute.
Zubizarreta III.a eta Zubizarreta IV.a ataundarrek bigarren mailako txapelketa jokatuko dute. Iraitz Zubizarretak (Zubizarreta III.a) ostiralean ekingo dio txapelketari Asier Agirre iruindarraren aurka final zortzirenetan, 18:00etatik aurrera, Atarrabian. Beñat Zubizarreta (Zubizarreta IV.a), Amiano, Rekalde eta Murua zerrendaburuak dira, beraz final zortzirenak ez dituzte jokatu beharko. hau da, zuzenean final laurdenetako ligaxkan arituko dira. Zubizarreta IV.ak hilaren 16an jokatuko du Amianoren aurka Villabonan, 19:30ean.

Beñat eta Iraitz Zubizarreta. Baiko.













