Alex Aranburu ez da berriro lehiatuko 2026ko denboraldian
Coppa Bernocchi lasterketan izandako erorikoagatik lepauztaia hautsita dauka Ezkiokoak.
Alex Aranburu Cofidis taldeko txirrindulari ezkiotarra Itzulikoune batean. EFE Alex Aranburuk lepauztaia hautsita du, Coppa Bernocchi lasterketan (Italia) izandako erorikoagatik, eta ez da berriro lehiatuko 2026an. Hala eman du jakitera Cofidis talde frantziarrak bere sare sozialetan. Cofidiseko txirrindularia probako esprintean jausi zen, astelehenean, eta, horren ondorioz, haustura du eskuin lepauztaian eta ertz iliakoan.













