Beasain Marrazkitan ekimenak kaleak sormenez beteko ditu larunbatean
Parte hartzeko, koaderno bat, arkatzak, koloreak eta marrazteko gogo handia soilik behar direla azaldu dute antolatzaileek.
Beasain Marrazkitan topaketako artxiboko irudia.Hitza Beasain Marrazkitan marrazkilari urbanoen topaketak herriko txokoak sormenez beteko ditu. Larunbatean izango da. Urban Sketchers mugimenduaren barruan kokatzen da ekimena, eta Beasaingoa Bear Pintura Elkarteak antolatzen du.
Igartzako Monumentu Multzoa izango da topagunea, eta handik abiatuta herriko hainbat txokotan marrazteari ekingo diote parte hartzaileek, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
WhatsApp bidez 640 636 961 zenbakian eman daiteke izena. Parte hartzeko, koaderno bat, arkatzak, koloreak eta marrazteko gogo handia soilik behar direla azaldu dute antolatzaileek.













