Berdinduren zerbitzu ibiltaria Idiazabalen, urriaren 20an
LGTBIQ+ pertsonei, senideei eta entitateei doako arreta eskainiko zaie.
Idaizabalgo udaletxea LGTBIQ+ balderaz apaindua ekainaren 28an.Idiazabalgo Udala Berdinduren zerbitzu ibiltaria Idiazabalera iritsiko da urriaren 20an, LGTBIQ+ pertsonei, haien senideei eta entitateei arreta, informazioa eta aholkularitza eskaintzeko.
Zerbitzua Idiazabalgo Udalean emango da, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Eskualdeko beste herrietako herritarrek ere izango dute zerbitzura gerturatzeko aukera.
Arreta doakoa izango da, baina aurrez hitzordua eskatu beharko da. Horretarako, berdindu.gipuzkoa@euskadi.eus helbidera idatzi edo 900 840 128 eta 688 769 865 telefonora deitu daiteke.













