Ordizientzia zikloari hasiera emango diote bihar
Hiru hitzaldi egingo dituzte urriaren 23ra bitarte. Erakusketa bat ere ikusgai jarri dute Barrenan.
'Emakume berritzaileak zientzian' erakusketa ikusgai dago, Barrenan. Ordiziako Udala Ordizientzia zikloa antolatu du Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak aurrenekoz, eta jardueraz beteriko hilabetea dakar. Lazkaon egin zen Kilometroak ekimenaren barruan egin zuten aurreneko jarduera, urriaren 4an, Mateplaza deiturikoa, eta egun bat beranduago, astelehenean, ‘Emakume berritzaileak zientzian’ deituriko erakusketa inauguratu zuten Barrena jauregian. Erakusketak historian zehar zientziaren arloan ekarpen berritzaileak egin dituzten 23 emakume zientzialari ezagutarazten ditu, eta urriaren 15era arte egongo da ikusgai.
Erakusketaz gain, zikloak beste hiru hitzaldi eskainiko ditu urrian zehar. Bihar emango diote zikloari hasiera, Gonzalo Mugak gidatuko duen ‘Artearen eta zientziaren artean’ hitzaldiarekin. Bigarrena, berriz, urriaren 16an izango da, Jone Mitxelenaren ‘Genomaren zaindariak’ hitzaldiarekin; egonkortasun genetikoaren mekanismoen inguruan jardungo dira, eta giza patologiarekin duten lotura aztertuko dute. Azken hitzaldia, berriz, urriaren 23an izango da ‘Hidrogeno berriztagarriak industrian: erronkak eta ibilbidea’ izenburupeko hitzaldiarekin. Denak ala denak Barrena jauregian izango dira, 19:00etan hasita.
Antolatzaileek erakusketara bertaratzera eta ekimenetan parte hartzera deitu dituzte ordiziarrak.













