San Bartolome elizara bisita gidatua igandean, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan
Bisitari 11:30ean emangoi diote hasiera eta elebitan izango da, euskaraz eta gaztelaniaz.
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bisita gidatua antolatu du Itsasoko San Bartolome elizan, igande honetarako. Ondarea ezagutu eta zaindu lemapean egingo dute bisita, 11:30ean hasita euskaraz eta gaztelaniaz, elebitan.
Bitartekaritza saio bat izango da bisita komentatua, tailerra, mahai inguru bat eta hitzaldia uztartuko dituena. Laura Calvo, EHUko historialariak; Irlanda Fragoso arte kontserbatzaileak eta Sergio Quintana arkitektoak gidatuko dute saioa. Gipuzkoako eraikin erlijiosoen historian eta balioan sakontzeko aukera egongo da. Ondarea «hobeto ezagutzeko, balioesteko eta haren kontserbazioan modu aktiboan parte hartzeko» aukera egongo da, «memoriaren, identitatearen eta komunitatearen arteko loturak indartuz».
1300. urtearen inguruan datatu dira San Bartolome elizaren parte zaharrenak, bere eliz atari erromaniko berantiarra adibidez; eta Gipuzkoako elizen artean zaharrenetakoa da.













