Urriaren 12an herri eskolak antolatu ditu Ikamak
"Bloke erreakzionarioak indartzen ari" direnean, ikasleek "desobedientziaz erantzungo" dutela adierazi du antolakundeak. Goierrin, Beasaingo Arrano Elkartean egingo dituzte herri eskolak.
Ikamak 2025eko urriaren 12an egindako bilerako argazkia.Ikama Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen da Espainiar estatuko egutegian. Horren harira, egun horretan, astelehenean, herri eskolak antolatu ditu Ikamak, Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia! lelopean.
“Mundua kaosean murgilduta dagoela eta ideia erreakzionarioak goraka” doazela diote hedabideetara helarazitako oharrean. “Mundu mailako olatu autoritario eta atzerakoiak bultzatuta, frantziar eta espainiar estatuen nazio proiektuak hauspotzen dituzten bloke erreakzionarioak indartzen ari” direla esan du ikasle antolakundeak. “Euskal herritarron eskubideak mehatxatzen dituzten diskurtsoak eta gertakariak ere bizi ditugu sektore atzerakoi hauen partetik”.
Horren aurrean, ikasleek “desobedientziaz erantzungo” dutela adierazi du antolakundeak. Goierrin, Beasaingo Arrano Elkartean egingo dituzte herri eskolak. “Espazio hauek eztabaidarako eta politizaziorako baliatuko ditugu, eta hezi-guneak hartuz saretzen eta antolatzen jarraituko dugu”. Dei egin diete Goierriko ikasleei herri eskoletara batzeko.













