Zaldibian etxebizitza bloke berri bat eraikitzeko aukera Ibarrazpin
Enpresa eraikitzailea interesa eduki dezaketen pertsonen bila dabil.
Ibarrazpiko lur sailean bigarren etxebizitza bloke bat egiteko asmoa jakinarazi dio Grupo Arrasate taldeak Zaldibiako Udalari. Promozio berri hau egingarria ote den jakiteko herritar interesatuen bila ari dela enpresa azaldu du udalak. 2 edo 3 gelako etxebizitza garajedunak dira. Informazio gehiagorako donostia@grupoarrasate.com helbidera idatzi.












