Zegamako 1. Bolari eguna antolatu dute, larunbatean
Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia Zegamako Txarape bolatokian, pasa den otsailean.Asier Berasategi Belatxingak Bolo Jokoa klubak Zegamako 1. Bolari eguna antolatu du larunbaterako. Belantxingak 2024an sortu zen, herrian bola jokoa sustatzeko. Larunbatean, haur eta gazteentzako txapelketa izango da 10:30etik 11:30era eta hortik aurrera, helduen txanda izango da. Ondoren, lagunarteko bazkaria egingo dute.













