Ordiziarrock musika jaialdia urriaren 24an izango da
Egun bakarreko egitaraua ondu dute aurtengoan, eta Ordiziako Plaza Nagusia izango da elkargune.
La dinamo taldea izango da besteen artean.Hitza Ordiziarrock-ek iragarri du aurtengo musika jaialdiko kartela. Hilabete luzeetako prestaketa lanaren ondoren, antolatzaileak prest daude aurtengo edizioa hartzeko. Orain arte bizpahiru eguneko egitaraua izaten zen arren, egun bakarrera lekualdatu dute aurtengoan: urriaren 24an izango da.
La Dinamo, Psychoclown, Street Dantz, Euskorleans, Sakatu eta Dj Nekorak osatzen dute aurtengo egitaraua, eta Plaza Nagusia izango dute topaleku.
Data gordetzeko eta bertaratzeko deia egin die antolakuntzak herritarrei.













