Arlaban mendilerroa aukeratu dute Izadi Zaleak elkartekoek, familia irteerarako
Igandean, urriak 11, egingo dute mendi ibilaldia. , 08:00etan Legazpitik irtenda. Gaur da izena emateko eguna.
Izadi Zaleak elkarteko kideek aurreko ikasturtean haurrekin egindako irteeretako bat.Izadi Zaleak Herriko gaztetxoei eta familiei zuzenduta mendi irteeren ikasturte berriari ekingo dio igande honetan Izadi Zaleak elkarteak. Denboraldia estreinatzeko, Arlaban mendilerroa aukeratu dute Legazpiko mendizaleek.
Igande honetan, urriak 11, izango da irteera. Hitzordua 08:00etan izango da, elkartean bertan, eta Araba aldean Legutio, Oxarreta, Albertia eta Kapiren Kobatik igaro ondoren, bazkaltzeko itzuliko dira mendizaleak. Ibilaldiak 10 kilometroko luzera eta 370 metroko desnibel positiboa izango ditu.
Gaur osteguna eman behar da izena elkartean bertan 18:30etik 19:30era, edo 943 73 11 68 telefono zenbakira whats app mezu bat bidalita.












