Auto klasikoen Sunsundegi rallya Zumarragan amaituko da
Autoak ikusgai izango dira, 18:30etik aurrera, plazan
Auto klasikoen Sunsundegi rallya Zumarragan amaituko da aurten ere. Gaur (larunbata) izango da. 68 autoak Hondarribiko kirol portutik abiatuko dira 10:30ean eta 18:30ak aldera helduko dira Zumarragako plazara. Ondorne, autoak ikusgai izango dira bertan. 20:00etan sari banaketa ekitaldia egingo da. Erregulartasun rallyan parte hartuko duten gidariek antolatzaileek ezarritako orduan igaro beharko dira ibilbideko puntu ezberdinetatik. Ezarritako orduetatara gehien gerturatzen denak irabaziko du.












