Zegama-Aizkorri mendi maratoia 2027ko ekainaren 6an jokatuko da
Maratoirako aurre izen ematea urtarrilaren 11n irekiko da eta KB eta Trail Juniorrerako, urtarrilaren 25ean.
2026ko Zegama-Aizkorriko helmuga.Hitza 26. Zegama-Aizkorri mendi maratoia 2027ko ekainaren 6en ospatuko da. Hala eman du jakitera antolakuntza taldeak bere sare sozialetan. Maratoirako aurre izenemateak urtarrilaren 11an irekiko dira eta urtarrilaren 25an, berriz, Kilometro Bertikala (KB) eta Junior Trailerako.
Aurten ere Golden Trail World Serierako proba puntuagarria izango da eta guztira, 225 plaza izango ditu aurten ere zozketan.
Maratoiko dortsaletan parte hartzeko aurreinskripzioak urtarrilaren 11an irekiko dira,12:00etan, kronoak.com izen-emate plataformaren bidez. Hamaika egunez, urtarrilaren 11tik 22ra, parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman ahal izango dute maratoiko dortsal bat eskuratzeko. Ondoren, zozketara doazenak, dortsala denbora onagatik dutenak eta dortsal herrikoa izateagatik edo edizio guztiak amaitu izanagatik dutenak banatuko dira.
Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era, berriz, 13. Kilometro Bertikala eta 16. Junior Traila (16-18 urte) egiteko epeak irekiko dira. Hiru lasterketetarako dortsalen zozketa otsailaren 12an egingo da.
2027ko ekainaren 6ean, azken edizioko irabazleen lekukoa hartuko duten atletak ezagutuko dira. Aurtengo edizioko irabazleak emakumezkoetan, Tove Alexandersson suediarrak, lehenego aldiz hartu du parte Zegaman, probaren errekorra hautsiz, 4:08:09ko denborarekin; Malen Osa bigarren eta Sara Alonso hirugarren zirela podioan. Elhousine Elazzaoui marokoarra (3h45:07), Kilian Jorneten ondoren Zegamako plazan garaipena errepikatzeko gai izan den lehen korrikalaria bilakatu da, historia eginez.
Gorde datak:
-
2027ko urtarrilak 11: 26. Zegama-Aizkorri maratoiaren aurre izen ematea.
-
2027ko urtarrilak 25: 13. Zegama-Aizkorri KBaren eta 16. Zegama-Aizkorri Junior Trailaren aurre izen emateak.
-
2027ko otsailak 12: Dortsalen zozketa.
-
2027ko ekainak 4: 13. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala.
-
2027ko ekainak 6: 26. Zegama-Aizkorri Maratoia eta 16. Zegama-Aizkorri Junior Trail-a.












