Ormaiztegiko adinekoak euren eguna ospatzen ari dira gaur
Oin Harriak adinekoen elkarteak antolatu du eguna Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin.
Meza amaituta, Elustondo anai-arreben saioa izan dute Ormaiztegiko adinekoen egunean. Angel Elorza Oin-harriak elkarteko kideak beren eguna ospatzen ari dira gaur. Urmaiz abesbatzak lagunduta meza izan dute lehenengo, eta amaieran, Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa izan dute.
80 lagunek eman dute eguerdian, Karramarro aretoan egingo duten bazkarirako. Edurne Murua, Maria Arregi, Benito Arrondo, Juan Ignacio Izagirre eta Antonia Perez omenduko dituzte bazkalostean, eta Elustondo anai-arrebekin dantzaldia egingo dute, egunari amaiera emateko.














