Itsasoarrak Karrantzan, herri irteeran
Itsasoarren taldeko argazkia, atzo, Karrantzan.Gorka Sasieta Bi urteko geldialdiaren ondoren, herriko irteera egin zuten atzo itsasoarrek, Karrantzara, Bizkaian. Ambasaguas auzoa, Dolomiten antzinako fabrika edo Pozalaguako kobazuloak bisitatu zituzten goizean. Bazkaldu eta arratsaldean karting-ean ibiltzeko edo Arenatzarte parkea bisitatzeko aukera izan zuten.















