Kontzertua, 30. Iparra-Hegoa girotzen hasteko
Alaitz Artolak eta Julen Arzamendik Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko konpositoreen obrak interpretatuko dituzte
Julen Arzamendi eta Alaitz Artola musikariak. Hitza Iparra Hegoa ekimenak 30. edizioa osatuko du datorren urtean. Ohi bezala, martxoan pilatuko dira ekintza nagusiak, baina, antolakuntzatik aurreratu dutenez, urteurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen asteei begira. Lehenengoa ostiral honetan bertan izango da: Alaitz Artola eta Julen Arzamendiren piano eta biolin emanaldia, 19:00etan Botikaxaharren. Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko konpositoreen obrak interpretatuko dituzte, musika klasiko eta euskal musika tradizionala uztartuz.













