Ordizia Txapeldun sari nagusia bihar jokatuko da
Asteazkenarekin batera, bihar jokatuko da 39. Ordizia Txapeldun Sari Nagusia gazta lehiaketa. Hamar artzain eta gaztandegik izango dute parte-hartzeko aukera.
Lekarozko Kortaria gaztandegiko Julen Arburuak irabazi zuen 2025ean Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa.Loinaz Agirre 39. Ordizia Txapeldun Sari Nagusia gazta lehiaketa jokatuko da bihar, urriaren 14an, Plaza Nagusian, 10:30etik aurrera. Udalak eta Idiazabal Gaztaren Kofradiak elkarlanean antolatzen duten saria da eta iraileko gazta lehiaketan irabazi duten azken hamar artzainak bakarrik izango dute aurkezteko aukera, baldin eta jardunean badaude eta lehiaketa horretan ezarritako oinarriak betetzen badituzte.
Hartara, hauek dira aurtengo Ordizia Txapeldun Sari Nagusian parte hartu hartu dezaketen artzain zein gaztandegiak:
- Iñaki Ansola ‘Mausitxa’ (2005-2007-2009). Elgoibar.
- Ricardo Remiro (2008-2011-2013). Eulate.
- Jon Etxebarria ‘Ipiñaburu’. (2012-2015). Zeanuri.
- Joseba Insausti ‘Otatza’. (2016). Ordizia.
- Jose Luis Odriozola ‘Agerre buru’. (2017). Aia.
- Julen Arburua ‘Kortaria’. (2018-2019) Lekaroz.
- Patxi Lopez de Uralde ‘Larreako gazta’. (2003-2020). Larrea.
- Eneko Goiburu ‘Ondarre’. (2014-2021-2023). Segura.
- Eli Gorrotxategi ‘La Leze’. (2022-2024-2025). Illarduia.
- Unai Lekuona Ruiz de Luzuriaga (2026). Araia.
Gaztak epaituko dituen epaimahaiaren burua Hika Upategiko Roberto Ruiz beasaindar sukaldaria izango da. Idiazabal Jatorri Izendapeneko Patxi Perezek eta Maria Victoria Urrestik, Rekondo jatetxeko Iñaki Arrieta, Casa Urola jatetxeko Pablo Loureirok, Diario Vasco egunkariko Eli Belauntzaranek eta Guia Repsoleko Luisa Lopezek osatuko dute epaimahaia.
Goizean zehar Plaza Nagusira bertaratzeko gonbidapena egin die udalak herritar guztiei.













