Kultur Aterkiaren kalejira, luntxa eta kontzertua
Kultur Aterkiak herriko sortzaileen lanak bi herrietako kaleetan ikusgai jarri ditu, kalea «artearen, elkarrizketaren eta harreman sozialen bidez partekatutako espazio» bihurtzeko. Ane Miren Ormazabal, Eider Gorrotxategi, Javi Alonso, Josu Maroto, Julen Etxezarreta, Oier Fernandez, Koldo Cadierno, Laura Garziandia, Marta Lopez de Gauna, Nerea Murillo, Argi eta Oihana Merino, Ramon Sanchez, Saioa Arin, Unai de Miguel, Ibei eta Txarli Lorenzoren lanak larunbatera arte izan ziren ikusgai. Larunbatean kalejira egin zuten artelanak jasotzeko. Ondoren, luntxa egin zuten gaztetxean eta Pettik kontzertua eskaini zuen toki berean.














