Marimurumendi maratoirako izen-ematea azaroaren 5ean irekiko dute
Bealak taldeak Marimurumendi maratoia berreskuratuko zuela jakinarazi zuen uztailean. 2027ko uztailaren 10ean jokatuko da.
Marimurumendi mendi maratoiaren irteera errepikatuko da 2027ko uztailaren 10ean. Asier Zaldua Arrastaka taldeak urte luzez egindako lanari jarraipena emanez eta Ehunmilak trilogiak herriari eta inguruari ematen zioten guztia kontuan hartuta, Bealak taldeak Marimurumendi maratoia berreskuratuko zuela jakinarazi zuen uztailean. 2027ko uztailaren 10ean jokatuko da, eta izen-ematea azaroaren 5ean irekiko dutela zabaldu dute gaur sare sozialen bidez.
42,195 kilometro eta 2.300 metro desnibel positibodun ibilbidea izango da. Laster berri gehiago emango dituztela ere jakinarazi dute.













