‘Ama begira zazu’ antzezlana ikusgai, etzi Legorretan
Segurako Xirikara antzerki taldearen azken lana da. Sarrerak bost euro balio du.
Ama begira zazu antzezlana eskainiko dute Segurako Xirikara antzerki taldeko kideek ostiralean 19:00etan, Legorretako herri antzokian. Legorretako Udalak beste hainbat eragile herrikoiekin batera antolatu duen Udazken Kulturalaren barruan kokatu dute ekimena. Sarrera bost euroan eskuratu ahal izango da.













