Data aldaketa, gaurko iragarritako ipuin kontaketan
Maren Basterretxea haurrentzako ipuinen sortzailea.Hitza Gaurko aurreikusita zegoen Otsoko eta Xixili ipuin kontaketa musikatuaren emanaldia atzeratu egingo dela jakinarazi du Idiazabalgo Udalak. Data berria urriaren 28an izango da, 17:00etan hasita udaletxeko areto nagusian. Maren Basterretxeak sortutako kontakizuna da eta Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Iker Zubeldiaren bertsoek osatzen dute saioa.













