Herriko proiektuak ezagutzera emateko saioa
Zeraingo frontoia, artxiboko irudian. Josune Zarandona Zeraingo Udalak azken hilabeteetan herrian aurrera eramandako proiektuen berri emango die herritarrei igande honetan. Errementeri etxean ate irekien jardunaldia egingo dute 12:30ean hasita. Frontoiko eguzki plaken proiektuaz arituko dira bertan eta udaletxe aurretik pasatzen den Gi-2620 errepidearen trazatua hobetzeko egingo diren lanei buruzko informazioa ere eskainiko zaie bertaratzen direnei.













