Xexterialdeko etxebizitzei buruzko bilera, ostegunean
Segurako Udalak Xexterialden eraikitzeko aukera dagoen udal etxebizitza tasatuei buruzko informazio batzarra deitu du ostegunerako, urriak 15, 18:30ean, kultur etxean. Udal etxebizitza tasatuak zer diren, izango dituzten ezaugarriak zeintzuk izango diren eta interesatuek bete beharreko baldintzak zein diren azalduko dute, besteak beste. Eraiki bitarteko urratsei buruzko informazioa ere azalduko da.













